Zer da datuak.net?

Euskal Herriari buruzko datu fitxategiak modu irekian eskaintzen dituen gunea da.

Datu denak Gaindegiak (Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia) sortuak izan dira, eta plataforma honen bitartez herritar ororen esku jarri nahi dira, Euskal Herriari buruzko azterketak eta jakintza bultzatzeko.

 

Zergatik?

Gaur egun Euskal Herriari buruz argitaratzen diren datuak banaketa administratiboari erantzuten diote; alegia, desberdinak dira Espainiako Estatuak eta Frantziako Estatuak erabiltzen dituzten metodologia eta adierazleak. Hori dela eta,  oso zaila da datu bateratuak aurkitzea, eta are zailagoa nazio ikuspuntutik errealitate baten irakurketa egitea.

Hori errazteko bidean, Gaindegiak urteak daramatza datuak bateratzeko metodologiak lantzen. Atari honen bitartez edonoren eskura jarri nahi ditu urte horietan guztietan ekoiztutako datu fitxategiak, edozein profesional (ikertzaile, kazetari …) nahiz herritarrek erabil ditzan.

 

Helburuak

  1. Euskal Herriari buruzko datuak formatu berrerabilgarri batean argitaratzea. Horretarako, datuak argitaratzeko garaian, formatu berrerabilgarri batean eskaintzeaz gain, hauei atxikitako metadatuak ere eskaintzen dira, iturri eta urteak adieraziz.
  2. Euskal Herriaren ezagutza sustatzea: Gaindegiaren edozein egitasmok bezalaxe, atari honen azken helburua gure herriaren ezagutza sustatzea da, denon eskura jarriz baliabide eta lanabesak.

 

Ezaugarriak

  • Erabilitako teknologia:

Erabili den software librea da. Zerbitzaria UBUNTU sistema eragilearen gainean muntatu da eta, web zerbitzaria berriz, Apache gainean. Web orria bera C-KAN-en gainean garatu da, datuak gorde eta zerbitzatzeko aplikazioa, OKFN-ek (Open Knowledge Foundation) bultzatu eta babestutakoa.

  • Datuen formatuak:

Helburuetan aipatu bezala datuak formatu berrerabilgarri batean zerbitzatzen dira. Formatu berrerabilgarria esaten dugunean ondorengoa adierazi nahi dugu: datu gehienak manipulatu ahal izateko formatu egokian ematen direla (excel fitxategiak). 

  • Meta-datuak:

Eskaintzen den datu multzo bakoitzak bere meta-datuak ditu. Bertan fitxategi hori noiz sortu den eta noiz eguneratu den adieraziko da, baita nork sortua den ere. Deskargatzeko dagoen baliabide bakoitzak, berriz, iturria eta urtearen inguruko informazioa du “metadata” izeneko exceleko lan orrian.