1. Zer da datu multzo edo “dataset” bat?

Elkarrekin lotura duten datu multzo bat da. Datuok berrerabilgarriak dira, eta herritarren intereseko zerbitzuak sortzeko balio du.

 

  1. Zer nolako datuak aurki ditzaket?

Askotariko datuak aurkituko ditugu atari honetan, beti ere, lau gai nagusiren ingurukoak: ekonomia, gizartea, demografia eta ingurua. Gaindegiak (Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia) etengabe gaurkotzen doa ataria, datu multzo berriak igoz edota dauden datuak gaurkotuz, gero eta zabalagoa den biltegia osatzeko.

 

  1. Datu pertsonalak ikusgai jarri daitezke?

Ez. Atarian publikatzen diren datuek ez dute pertsonak identifikatzeko informaziorik ematen, publikoak diren pertsonei buruzko informazioa izan ezik.

 

  1. Nola erabiltzen dira datu multzoak?

Intereseko duzun datu multzoa topatzen duzunean, berau bistaratzeko edo deskargatzeko aukera izango duzu. Bistaratzeko aukerak datuaren kontsulta egin eta errepresentazio grafikoa burutzen ahalbidetuko dizu. Datu multzoa deskargatzean, aldiz, datu multzoa nahi bezala erabili ahal izango duzu, beti ere lizentzia mota errespetatuta.

 

  1. Zein formatutan deskargatu ditzaket datu multzoak?

Egun, datu fitxategiak dituzu behera-karga egiteko aukeran, .xls formatuan. Edozein kasutan, aurrera begira, izaera eta formatu anitzeko informazio multzoak jaisteko aukera izango da. Hala nola, .pdf, .doc, .jpg, .shp, .geojson, .csv, .html, .xml…

 

  1. Zer da “widget” bat? Zer da “mashup” bat?

Ikusgai jarritako datuak berrerabiliz lor daitezkeen produktu eratorriak dira biak.

 

  • Widget (iturria: Wikipedia): “widget” bat aplikazio edo programa txikia da. Normalean artxibo edo fitxategi txikien bidez aurkezten da, eta "widgets" motor edo "Widget Engine" baten bidez egikaritzen da. Besteak beste, asko erabilitako funtzioetara sarbidea errazteko eta ikusizko informazioa emateko erabiltzen da. Hala eta guztiz ere, irudimenak nahi duen guztia egin daiteke “widget”-ekin, eta Interneten banatutako zerbitzuekin eta informazioarekin erabil daitezke. Pantailako erloju ikusgarriak izan daitezke, oharrak, kalkulagailuak, egutegia, agendak, jolasak, gure herriko eguraldiari buruzko informazioaren leihoak, etab.

 

  • Mashup (iturria: Wikipedia): eduki berri bat sortzeko beste web aplikazio batzuetako edukia erabiltzen duen webgune edo web aplikazioa da “mashup” edo web aplikazio hibridoa (“mashup” edo nahasketa). Horretarako, zuzenean kontsumitzen dira zerbitzuak, beti http protokoloen bidez.

 

  1. Zer erabilera-muga dituzte datuek?

Jabetza-lizentzia irekien bidez eskaintzen dira datu-multzoak. Hala eta guztiz ere, datu-multzo bakoitzean deskribapen zehatza jasotzen da bakoitzaren lizentzia zehatz-mehatz ezagutzeko.