Administrazio zein erakunde desberdinek sortzen dituzten datuak herritarren esku jartzearen alde egiten duen ekimena da OpenData, modu globalean zabaltzen ari dena. 

Informazioaren argitalpena formatu berrerabilgarri eta lizentzia irekien bidez egitean oinarritzen da,   datu hauek edozein herritar zein enpresek erabili ahal izateko.

Azken urte hauetan IKT-ek (Informazio eta komunikazioaren teknologiak) eduki duten aurrerapenarekin datu multzo handiak landu eta argitaratzeko aukera eman dute. Hau ikusita OpenData data filosofiak ere bultzada berezia izan du. Modu honetan argitaratutako datuen berrerabilpenarekin aplikazio ezberdinak sortu dira eta Administrazioen gardentasunaren bidean pausu berriak eman dira.