Euskal Herriaren garapenarekin engaiatutako plataforma soziala da eta Euskal Herrian ekonomia edo gizarte alorreko proiektuetan engaiatutako pertsonei zuzentzen diegu gure lana. Gaindegia irabazi asmorik gabeko elkartea da.

Elkartearen xedea Euskal Herria ekonomia eta gizarte alorrean bere nazio garapenerantz kritikoak diren arloak zertan diren ezagutu eta nazio ikuspegiz aztertzea da. Euskal Herria osatzen duten lurralde eta sektoreen arteko lankidetza beharrezko ikusten dugu Herri ikuspegia duten pentsamendu eta praktika ekonomiko eta sozialak eragiteko.

Gure xedea nazio garapenari lagunduko dioten ezagumendu eta jarrerak sustatzea da. XXI. mendean ekonomia eta gizarte alorreko nazio garapena bultzatu nahi dutenek ezagutzen eta pentsamendu mailan behar dituzten lanabesak eskaintzea dugu helburu.

Horien artean dago hain zuzen datuak.net datuen biltegia ataria, bai eta:

Euskal Herriko ekonomiaren eta gizartearen Atlasa www.atlasa.net Euskalgeo Euskal Herriko datu espazialen azpiegitura