Nola bilatu datu bat?

Datuak lau modutara bila daitezke:

  1. ATARIKO BILATZAILEAN datuaren izena jarrita (atarian)
  2. DATU MULTZO guztiak bistaratu eta ondoren filtroak ezarriz (menuan Datu biltegia atalean)
  3. GAI NAGUSIEN ARABERA (menuan Datu biltegia atalean)
  4. TALDEEN ARABERA. (menuan Datu biltegia atalean)

 

1. Bilatu zure datuak:

Atalaren barruan dagoen gelaxkan bilatu nahi den hitza jartzen da eta jarraian ENTER edo lupari klikatu. Hitz horrekin zer ikusia duten datu multzoak agertzen dira jarraian.

Bilatu zure datuak

2. Datu multzoak:

Atal honetan sartuta gunean dauden datu multzo guztiak agertzen dira. Ezkerreko aldean, gai nagusi, talde, testu-etiketa, formatu edo lizentziaren araberako filtroak egin daitezke, bilatzen denaren gainean klik eginez. Honela datu multzoak nahi den ezaugarriaren arabera zehazten dira.

Datu multzoak

3. Gai nagusiak:

Datu multzoak gai nagusien arabera daude sailkatuta. Gai nagusi hauetako bakoitzean, datu multzo ezberdinak daude eta behin gai nagusira sartuta, datu multzoen araberako filtroak aplikatu daitezke aurreko atalean bezala.

Gai nagusiak

4. Taldeak:

Datu multzoak taldeetan ere daude sailkatuta. Alde batean baino gehiagotan egon daiteke datu multzo bat eta bertara sartu ondoren, datu multzo bidezko filtro berdinak burutu daitezke.

Talde multzoak

5. Bilaketa orokorra:

Bilaketa orokorraz ere balia zaitezke gunean dauden baliabideak aurkitu ahal izateko.

 

 

 

Datuen bistaratzea

 

Datuen bistaratzea:

Bilatzen den datu multzoa aurkitu ondoren, datu multzoaren barnean baliabidea aukeratu behar da. Baliabidea aukeratzeko garaian aurrebistaratu eta deskargatu aukerak daude. Lehena aukeratuz baliabidearen gaineko informazioa eta datuen aurrebista lortzen da; bigarrena aukeratuta, ordea, baliabidea deskargatzen da.

Datuen bistaratzea

Aurrebista:

Atal honetan datuak taula moduan bistaratu daitezke (formatuaren arabera) eta baita grafikoak sortu ere. Honetaz gain, baliabidearen inguruko datuak ematen dira hala nola sortze data eta eguneratze data. Orri honetan ere baliabidea deskargatzeko aukera dago.

Datuen gaineko filtroak ere burutu daitezke eta taularen barneko bilaketak.

Datuen aurrebista

Sare sozialak:

Datu multzo batean zaudenean eta interesgarria iruditzen bazaizu, sare sozialen bitartez parteka dezakezu, ezkerreko aldean agertzen den menuaren bidez. Twitter, Facebook eta Google+ sare sozialak daude aukeratzeko.

Sare sozialetan partekatzeko aukera